Saturday, September 11, 2004

Unitate funtzional psikosomatikoa

Psikologi eta giharre-korazei buruzko ikerketak direla eta, ideia hau proposatu zuen: "Psikologi-korazak eta giharre-korazak unitate funtzional bateratzen dute...". Badago psike eta gorputzaren artean nolabaiteko paralelismoa. Gizakia "osotasun bezala" ulertzen da, eta bere maila desberdinetan (psikologikoa eta fisiologikoa) arau berberak segitzen ditu. Psikoanalisi ortodoxoak honi buruz zituen ikuspuntuak: "Soma" eta "psikearen" arteko erlazioak ez zeuden argi.Sexualitatea, bietan parte hartzeagatik, nolabaiteko arartekoa zen. Unitatea ez zen inoiz harmonikoa. Nia eta Super Nia gatazkan sartzen dira Zerarekin, erro biologikoak dituen irrikazko munduarekin. Reichen arabera gorputz eta psikearen arteko ezharmonia hori ez da berezkoa, sexualitatearen errepresio sozialak eragindakoa baizik. Freudek zioen: "... libido-energiaren izatearen estudioa ez da psikologiari dagokion gairik." Reichen arabera beti elkarlotuak gertatzen dira.