Saturday, September 11, 2004

Autorregulatzeko gaitasuna

Gizakiak ez du moral beharkor baten premiarik, autorregulatzeko gaitasuna baitu. Freudentzat: Errepresiorik gabe ezinezkoa da kultura. Errepresio gehiegi dago gure mundu honetan eta oreka egokia aurkitu behar dugu; problema, beraz, kuantitatiboa da. Reichentzat: Errepresiorik gabe gizakia alaiagoa, elkarkoiagoa, baketsuagoa, langileagoa eta azken finean kultura-sortzaileagoa da. Zenbat eta errepresio gehiago orduan eta kultura gutxiago. Errepresioa ez zaio kulturari beharrezkoa, baizik eta interes ekonomikoetan du iturburua. Kontzeptu hau 1930tik aurrera defendatzen du; Rousseauaren pentsamenduarekin bat zetorren: "... bizitza naturala desagertzen denean anormaltasunak agertzen dira". Reichek pentsatzen zuen ez zegoela moral beharkor baten beharrik...: ... gizarteak gizakia ez badu kaltetzen, ... askatasunarako heziketa egokia badago. Erregulazio morala naturaren kontrakoa da; atsekabeko bizitza ekartzen du eta erreakziozko eraketen nagusitza. Autorregulazioak arau naturalak segitzen ditu, bizitza atseginago bihurtuz, eta sormenarako gaitasuna goratuz. Honi deitzen dio Reichek sexu-ekonomi sendoa izatea. Bizitza mota hau ez da posible mundu kapitalista honen barruan, esaten zuen bere marxista aroan. Azken urteetan: "... bizitza natural hau ez da eskuragarria gizarte honen gizaki gehienentzat, dagoeneko heziketa autoritarioak kutsaturik dagoelako". Erregulazio moralaren ondorio bezala, gizarte aurkako bulkadak ematen dira, zeintzu gure karakterrean isladatzen dira, eta bai gure gorputzean ere.