Saturday, September 11, 2004

Orgasmorako ahalmena

Freudengandik urrutiratu duen lehendabiziko puntua. 1923an, jadanik, neurosi eta genitalitate-nahastearen arteko elkar-erlazioa eta sexu-bizitzaren balio terapeutiko eta pronostikoa defendatzen zuen. Orgasmorako ahalmenaren kontzeptua artikulu batean (1924) azaldu zuen lehendabiziko aldiz . Neurotiko batzuk erekzio eta ejakulaziorako ahalmenak zituztenaren objezioa gainditzeko, orgasmorako ahalmenaren kontzeptua sortu zuen: Orgasmorako ahalmenean nortasun osoak hartzen du parte. Ideia hau bizitza osoan zehar iraunaraziko du Reichek. Freudentzat ez zegoen neurosirik sexu-gatazkarik gabe. Reichentzat ez zegoen neurosirik funtzio genitalaren nahasketarik gabe. Hurrengo definizioa proposatzen du "Orgasmoaren funtzioa" liburuan: "Une bateko 'estasis' libidinalari dagokion asetasuna lortzeko gaitasuna". Bi dimentsio daude orgasmoaren barruan: Entrega, uzketa, samurtasuna, emaitza psikikoa. Orgasmo-erreflexua errazteko behar den gorputzaren desinhibizioa. Haien artean nolabaiteko paralelismo psiko-fisikoa suertatzen da.